Mintzapraktika programetan parte hartzen dugunok, euskaraz hitz eginez gozatzeaz gain, berbalagun, mintzalagun, mintzakide... izateagatik bakarrik, hurrengo abantaila hauek izango dituzu:
- AIZU! aldizkariaren urte osoko harpidetza (10 zenbaki) merkeago izango duzu.
- BERRIA egunkariak %50eko deskontua eskaintzen dizu asteburuetako harpidetzan.
- ARGIA astekaria, hilabetez (4 zenbaki) doan jasotzeko aukera izango duzu eta harpidtza egin nahi izatekotan; urte osokoan %25eko deskontua izango duzu eta bestela hilean behineko harpidetza egin ahal izango duzu 39 euroan.
- Udako Euskal Unibertsitatea UEUko ikastaroetan %25eko deskontua.
- Euskal Herriko Unibertsitatea EHU-UPVko ikasle bazara, aukera askeko kredituak lortu ahal izango dituzu mintzapraktika progamaren batean parte hartzeagatik.
Abantaila hauek guztiak aprobetxatu nahi baldin badituzu eta zure herriko mintzapraktika progaman parte hartu nahi baduzu, bete fitxa hau eta zurekin harremanetan jarriko gara.