2015ean aktibatuko dira Mallabiko
berbalagun taldeak. Mallabiko Udala, Kaltxango AEK euskaltegia eta Orraitio euskara taldea dira programaren sustatzaile nagusiak. Abenduan, aurkezpen-bilera egin zen
egitasmoaren xehetasunak emateko eta urtarrilean zehar, izena emateko
aukera egongo da.
Mallabiko programarekin hiru dira
ikasturte honetan abian jarri diren berbalagun egitasmo berriak, izan
ere, urrian, Gatika eta Arrietako egitasmoak ere martxan jarri ziren.